XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

ALABATIK

H.O.A.C. lanean Langille kristau edo giristinoen bazkun onek eta Loraillaren 1'ngo eguneko jai edo bestak antolatzeko asmotan, iru itzaldi entzungarri ta mamitsu emon dizkigu ille onen 24, 25 eta 26 egunetan.

Lenengo egunean gabako zortzi t'erdietan Abaitua'tar Karla apez jaunak Gazteiz'eko Ekintzakundeari Buruzko Auzi Garratza kariaz bere itzaldia egin zigun.

Biaramonean eta ordu berean, Uriarte Aita Agurgarriak ( josulaguna ) bere itzaldiaren bidez argi ta garbi erakutsi zigun, nola Gasteiz'eko ekintza edo industri aundi ta berri ori, langille ezeuki edo beartsu-talde berri baten etorburua izango dan ez oso urrutiko etorkizun batean.

Eta azkenengo egunean Jimenez'tar Jon langilleak Gazteiz'en egingo dan ekintzakundeari buruzko gure lepalpenanaren arlotzaz zabal-zabalkiro mintzaztu zitzaigun.

Gure izlariok artutako gai guziak ederki erabilli zitutzen, eta beren lanaren sariz, txalo ugari jaso egin zituzten.

Gazteiz'eko ekintzakundearen arlo onek beste irakurki bat merezi du, batez ere, Herria astekariaren irakurle guziei berri geiago ematokotan. Bainan gaurkotz, asti ta lekurik gabez, urrengoan jarraituko dugu idazten.

Prudentzio Deunaren Eguna

Alaba'ko Zaindaria

Urtero bezala, aurten ere Prudentzio Deunaren Eguna gogo beroz ospatu dugu gazteiztarrok, edo obeki esana, arabar guziok.

Nork geiago nork gutiago, Euskalerri'an bizi geranok badugu gure Prudentzio zoriontsuaren berriren bat edo beste.

Ala ere, batzuen oroimenean argia egitearren. Prudentzio Deunaren bizitzari buruz aipatuko dugu zertxobait.

Gazteiz'eko inguruetan dauden errixka askoren arteko bat, Armentia izenaz ezagutzen duguna, aintziñean, gaur baino aundiagoa omen zan, eta Gazteiz'etik bortz kilometrora zegoen, bainan egungo egunean, ea Gazteiz'en bertan sartuta dugu.

Armentia deritzaion errizka onttantxe jaioa dugu Prudentzio Deuna.

Armentia errixka aldameneko menditartean ibillia dugu, naiz artzaintzan, naiz laborantzan, eta bere gurasoak kristau-fedean azia ere bai.

Argatik, oraindik gaztetxoa izanik, bere barnean donetasun-egarri bizi-bizia sortu zitzaion.

Prudentzio gure mutilla bere etxetik irten zanean, amabortz urteko gazte bat zan.

Erriz erri ta menditartean naiz aldapaz gora, naiz aldapaz bera ibilli dabil gure Prudentzio, Kristo'ren berri-ona zabaltzen.

Errioja ta Bureba eskualdetan barna ibilli ta'gero Soria'ko probintzian sartu zan.

Probintzi ontan eta Duero ibai-ertzean, Saturio Deuna aurkitu zuen.

Saturio Deuna mendi lekaro batean eremutar bezela bizi zan, eta gure Prudentziok Saturio Deunarekin mendi-lekaro zazpi urte bete egin zituen.

Aien otoitzak, aien bizitza ta penitentziak! Bainan urteak joan eta urtak ethorri, Saturio urte askotan sartuta izanik, Jainkoa'k errukituta bere aldamenera joateko Saturio'ri ots-egin zion.

Prudenzio'k Saturio'ren gorputzillari lur eman zion, biok penitentzi garratzean zazpi urte bete egin zituzten lekaro artan bertan.

Saturio Deuna ildakoan, gure Prudentzio'k lekaro aren bakartasuna utzi zuen, Jainkoa'k berriz deitua; eta Kalagorri'ko bidea arturik, ara joan zan, kristau-fedearen eragintasuna eramanaz.

Kalagorri'ko ziñausle ta zeñisgabekoen artean lan onuragarria egin-da gero, eta kalagorritarren artean irabazi zuen ospe onetik iges-eginda, Tarazona'ra jo zuen.

Urte gutxi buruan, Prudentzio Tarazona'ko Gotzai edo Apezpiku egin zuten; eta Tarazon'n bertan bere bizitzaren urteak bukatu zituen, eta Jainkoa'k dei-egin zion.

Saturio'arengana joan zedin.

Prudentzio Deunaren jaiera, oso aundia da Araba osoan, eta aspaldi-aspalditik Araba'ko Zaindaria dugu.

Orretxegaitik, Prudentzio Deunaren Eguna Apirillaren 28koa jai egun osoa dugu arabarrok.